Ebanoaren soinua

Ebanoaren soinua

Oñatiko Filatelia eta Numismatika elkarteak, Oñatiko pertsonaiei eta gertaerei lotutako seiloak ateratzen ditu tarteka. Aurten 2020an Hijinio Iriarte txistulariari tokatu zaio, bere jaiotze eguneko 100. urtemuga denean. 2015ean bere anaia Demetriori, txistulari bikaina baita, tokatu zitzaio.

Demetrioren seiloa nik lehenengo marraztu eta gero diseinatu nuen, orain dela bost urte eta oso gustora hartu dut bere anaia Hijinioren postala egiteko enkargua.

Nire txistuko maisua izan zen Hijinio mutiko garaian. Txistulari aparta baina oraindik pertsona hobeagoa zen. Utzi zigun egun baten bere jostun lanetik jubilatu zenean eta Asturias aldera joan zenean bizitzera.

Berak erakutsi zigun zer zen ebanoa, bere txistua benetan ederra zen, beltz kolorekoa eta ez gure txistu kaskarren modukoa, plastikozkoak edo egurrezkoak, beltzez margotutakoak.

Ebanoa, bere esanetan, Afrikan bakarrik aurkitzen zen zuhaitz bat zen eta oso egur preziatua zuen, dentsitate handikoa, uretara bota ezkero berehala urperatzen zena eta gehienetan oso egokia altzari, arte-eder eta musika instrumentoak egiteko erabiltzen dena.

Bere jaiotzearen 100. urtemuga ospatzen dugun egun honeitan, ea belarriak prest izaten ditugun eta haizeak ekartzen dizkigun ebanoaren soinu ederrak.

 

This Post Has One Comment

  1. Mireslea

    Idatzia hunkigarria eta marrazkia aparta, bikain Jabi!!!

Utzi erantzuna

Información básica sobre protección de datos

  • Responsable Jabier Erostarbe .
  • FinalidadModerar los comentarios.
  • Legitimación Tu consentimiento.
  • Destinatarios Hostinet, S.L.U..
  • Derechos Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional Puedes consultar la información detallada en el Aviso Legal.