You are currently viewing Selma Huxley

Selma Huxley

Urtero Oñatin eta baita eskualdeko beste herrietan “Ibai Lagun” ospatzen da. Egun hortan erreken garbiketari ematen zaio garrantzia eta baita ingurumena zaintzeko beste aktibitate batzuk antolatzen dira.

Gogoratzen dut, 1976 urte aldera, hamabi bat urte izango nituala, herriko ikastetxe guztiko gazteak bildu ginen bertako erreka, parke eta jolasleku guztiak garbitzeko ekintza batera. Herriko errekek egoera tamalgarri bat zeuden eta kutsadura aspaditik iraunkorra zen. Gure lana hobeto egiteko makila batzuk eman ziguten zaborra azkarrago eta erosoago biltzeko.

2016ko maiatzean, Oñatiko Udalak, Selma Huxley Bekaren sorrera ospatzeko hitzaldi bat antolatu zuen Unibertsitateko aretoan, bertan hizlaria Michael Barkham izan zen eta bere amaren bizitzaren hainbat pasarteri buruz jardun zuen.

Berrogei urteren ondoren enteratu ginen, gaztetan parte hartu genuen ekimen ekologiko berritzaile hura ez zela ingurumenaz sensibilizazio berezia zuen agintari batek antolatua izan ezta irakasle aitzindari batek , Kanadatik bere lau seme-alabekin etorritako historiagile batek, baizik. Gure itsasoarekin izandako harremanaren iragana ikertzeko etorritako emakumea.

Hitz haiek entzutean, irrifartxo bat etorri zitzaidan aurpegira, pentsatuz nolako”aitzindariak” sentitzen garen sarritan eta zenbat daukagun oraindik ikasteko besteengatik.

Selma Huxleyren semeak esan zuen moduan, bere ama pare bat asteko ikerketa bat egitera etorri zen eta hogei urte luzez geratu zen gure artean.

Utzi erantzuna

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable: Jabier Erostarbe.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio. El Titular ha contratado los servicios de alojamiento web a Hostinet, S.L.U. que actúa como encargado de tratamiento.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional: Puede consultar la información detallada en la Política de Privacidad.