Joan zen udaberri-uda denboraldirako, Arrasateko Ternua markarentzat, Milnes kamiseta modeloa diseinatu nuen. “Wander the world” lelopean, autobus baten marrazkia agertzen da, mendi artean.
Autobus hau, Fairbankseko hiriko zerbitzua egiten zuen eta eraikuntza enpresa batek jarri zuen Denali Parke Nazionalaren ondoan, errepide batzuk asfaltatzeko asmoarekin, baina lanak bertan behera gelditu ziren eta enpresak autobusa bere lekuan utzi zuen ehiztari eta mendizaleen.
“S.O.S., laguntza behar dut. Zaurituta nago, hilzorian eta oso ahul ibiltzeko. Baka-bakarrik nago, ez da txantxa bat. Jaingoikoaren izenean, mesedez, gelditu hemen ni salbatzeko. Basoko fruitu batzuk batzen ari naiz, arratsaldean itzuliko naiz, Chris McCandless. Abuztua?”
Autobus barruan, ehiztariek, 30 kiloko gizon baten gorpua aurkitu zuten. Chris McCandless, gaztea zen, hilabete batzuk lehenago, Alaskako lurraldetan murgildu zen bere bizitzako ametsetako bat bete asmoz, amalurrarekin bat egin, zibilaziotik urrun, naturaren indarrei desafio eginez.
Jon Krakauer, mendizale eta idazleak, Chris gaztearen bizipenak eraman zituen literatura lehenengo (Hacia Tierras salvajes- Ediciones B) gazte amerikarra ia-ia mito bihurtuz Estatu Batuetako jendearen artean eta ondoren Sean Penn aktore eta zuzendariak (Into the Wild) filma errodatu zuen. Hortik aurrera, Denali parkeko Stampede Trailean dagoen 142 autobusa, erromesen topagune bilakatu da.
Ordea, Alaskako biztanle gehienek ez dute, historia hontan inolako ikuspegi erromantikorik ikusten. Beraien bizilekua, ezagutzen duten neurrian ez dute ulertzen, nola barneratu daiteken halako lurralde basatian inolako experientzia edo baliabide gabe. Urtero, “McCandless fenomenoak” ehundaka gazte erakartzen ditu Alaskako lurretara, beraien burua desafiatu natura eder baina bihotz gabe baten aurrean.