Autore berezi bat gustoko dudanean, sarritan erne eta zain egoten naiz, ea sare sozialetan bere azken argitalpenen bat agertzen den. Liburu bat idaztea, irakurtzea bezain erreza balitz moduan. “Konfinamendu” honen egun batzuk lehenago, pare bat hiru liburu sartu nituen motxilan. Hoietako bat, Javier Reverteren izenburu berria, “Suite italiana”.
Oraingoan, idazle madrildarrak, Italiako hiru leku ezagunetatik egiten du bere ibilbidea, Venezia, Triste eta Sizilia, nola ez, berak oso gustoko dituen autoreen urratsak jarraituz, Thomas Mann, Rilke, James Joyce eta Giuseppe Tomasi di Lampedusa. Bakarrik azken hoen obra dut irakurrita, “Il Gattopardo”.
Reverteren ohitura denez, liburuaren erdialdean, bai bere argazkiak eta baita beste batzuk kokatzen ditu, testuen lagungarri moduan. Veneziako argazki baten Kanal haundia agertzen da eta izkina baten eraikin txiki bat, berehala egin zait ezaguna. Contarini fasan jauregi txikia da. 2016ko udaran , Venezian izan da gero, margotu nuen “Palazzettoa”, Desdemonaren etxea moduan baita, ezaguna dena.
Eraikin hau XV. mendeko gotiko veneziarrean egindako hiru solairuetako etxea. Mendeak zehar, Shakespeareren Otelo obrako Desdemona pertsonaiaren etxea moduan izan da ezaguna. Cristoforo Moro, jauregiaren jabea eta almirante veneziarra, “White Devil” Desdemona, Donato de Lezzeren alabarekin ezkondu zen, autore ingelesaren inspiraziorako.
Nahiz eta, antzinako errepublikak gordetzen dituen edertasun pilaketaren aurrean, “Palazzettoa”, ohargabea dirudi, historiagile batzurentzat John Ruskin barne, “Jauregia, Veneziako pieza arkitektonikorik landuena da“.